Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spallanzani, Lazzaro

Italiar biologoa (Scandiano, Modena, 1729 - Pavia, 1799). Logika, metafisika eta grekozko irakasle izan zen Boloniako unibertsitatean (1755), eta gero izadiaren zientzietako irakasle Paviakoan. 1765an bizitzaren berezko sorrera aztertu zuen liburu batean eta teoria horren kontra eginez. Fisiologia eta biologiako azterketa asko egin zituen, anfibioen ernalketaz eta ugalketaz, besteak beste. Urdaileko urinaren funtzioa ere argitu zuen. Ernalketa artifiziala egin zuten lehenengoetako bat izan zen.