Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sirena

iz. Elezaharretako pertsonaia, burua eta gorputz erdia emakumearenak, eta sabelaldea eta buztana arrainarenak zituena. || Itsasontzietan, fabriketan… seinale gisa erabiltzen den hots tresna.  v  Sirenek itsasoaren arriskuak irudikatzen zituzten; beren kantuen bidez itsasgizonak erakarri eta galarazi egiten zituzten. Odisean, ordea, Odiseok (edo Ulisesek) haren kantua arriskurik gabe entzun zuen, aldez aurretik bere lagunen belarriak argizariz estali eta gorputza itsasontziko mastari lot zezaten agindu zuelako. Argonauten elezaharrean Orfeok bere kantu ederren bidez garaitu zituen sirenak.