Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sipunkulido

izond. Zool. Izen bereko phylum-eko zizare ez metamerikoez esaten da. Zilindro formako gorputza dute, bi partetan berezia, tronpa edo proboszidea eta enborra. Tronparen aurrealdean ahoa dute, garroz inguratua. Gorputza kitinazko geruza sendo batek inguratua dute, eta batzuetan ildoak izaten dituzte estalki horretan; ez dute ez arnas aparaturik, ezta odolaren zirkulazio aparaturik ere. Anelidoen antzeko garapena dute. Itsasoan bizi dira, harri artean edo harean ezkutatuak. Genero nagusiak Sipunculus, Phascolosoma eta Dendrostomun dira.