Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Siriako Basamortua

(Arab. Badiyat Ash-Sham). Arabiako penintsulako iparraldeko eremu lehorra, Saudi Arabiako iparraldea, Jordaniako ekialdea, Siriako hegoaldea eta Irakeko mendebala hartzen dituena. Urtean 125 mm euri jasotzen du eta historian ia ezin igarozko hesia izan da Mediterraneo sortaldeko eta Mesopotamiako lurralde jendeztatuen artean. Egun ibilgailuetarako bideek zeharkatzen dute eta petrolio hobiak daude han. Hegoaldea zenbait tribu nomadaren bizilekua da.
http://www.syriatourism.org/