Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sirenido

izond. Zool. Urodeloen ordenako izen bereko familiako anfibioez esaten da. Aingira baten antz handiagoa dute anfibio batena baino. Gorputza oso mehea, biribila eta luzea dute, eta isatsa, berriz, lanproiaren antzekoa. Oso hanka txikiak dituzte, bi bakarrik, eta haiek bularraldean. Begiak ere txikiak eta betazalik gabeak dituzte. Orrazi itxurako zakatzak dituzte, mamitsuak eta gingil mehez hornituak; zakatz zuloetatik kanpora edukitzen dituzte. Estatu Batuetako hegoaldean eta Mexikoko iparraldean bizi dira, uretan edo lohi artean. Hiru urodelo mota hartzen ditu sirenidoen familiak; ezagunena lohietako aingira da (Siren lacertina).