Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sirenio

izond. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko ordenako uretako animaliez esaten da. Gorpuzkeraz itsas lehoiaren antzekoak dira. Buru txikia dute, belarririk gabea eta gorputzari ageriko leporik gabe itsatsia; sudur zuloak muturraren puntan dituzte; ezpainak zurdez hornituak; hortzegituraebatortzezetahaginez bakarrikosatua. Atzeko hankarik ez dute, eta aurrekoak, mamitsuak eta hegal bihurtuak dituzte, azalak behatzak estaliz. Oso isats zabala eta sendoa dute, zeharkako egituran eratua. Belarjaleak dira; belarrez elikatzen diren itsas ugaztun bakarrak dira. Ur gazitan bezala bizi daitezke ur gezatan. Tropiko aldeko itsasertz eta bokale guztietan daude zabalduak, Kalifornia eta Txile bitartekoan izan ezik. Sirenio motarik ezagunenak manatia eta dugonga dira.