Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schnabel, Arthur

Austriar pianista eta musikagilea (Lipnik, Bielitz-etik hurbil, 1882 - Axenstein, Suitza, 1951). Leschetizky-ren ikasle izan zen Vienan. Zortzi urte zituelarik egin zuen aurkezpena, eta munduko pianista mirestu eta ospetsuenetakoa bihurtu zen, batez ere Beethoven eta Schubert-en lanak jotzeko zuen moduagatik. 1923-1925. urteetan Berlingo goi mailako musika eskolako irakasle izan zen. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetan bizi izan zen. Oso gutxitan jotzen zuen XX. mendeko musika, baina estilo atonala erabiltzen zuen musika idazteko. Pianorako lanak, sinfonia batzuk, rapsodia bat eta pianorako kontzertu bat idatzi zituen.