Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schmidt, Helmut

Alemaniar politikaria (Hanburgo, 1918). Alderdi sozialdemokratako kide egin zen, eta 1953. urtetik aurrera diputatua izan zen. 1967an bere legebiltzar taldeko buruzagi hautatu zuten, 1969an Defentsa ministro eta 1972an Finantza ministro. 1974. urtean Willy Brandt kantzilerraren ordezkari aukeratu zuten eta kargu horretarako izendatu zuten berriz 1976 eta 1980. urteetako hauteskundeetan. Geroztik, Die Zeit astekarian arduradun nagusietako bat da.