Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schmidt, Wilhelm

Alemaniar etnologoa eta hizkuntzalaria (Hörde, Westfalia, 1868 - Friburgo, Suitza, 1954). Misiolaria eta apaiza izan zen. Hizkuntzen egituren ezaugarrien eta zibilizazio eremuen arteko loturak frogatzen saiatu zen Die Sprachfamilien und Sprachenkreise der Erde (1926, Hizkuntza familiak eta munduko hizkuntza zirkuluak) azterlanean. Erlijioen historiari buruzko lan bikain bat argitaratu zuen bestalde, Jainkoaren ideiaren sorrera (1926-1955).