Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schneider, Vreni

Austriar eskiatzailea. 1980ko hamarraldiko eskiatzaile onena izan zen; irabaz zitzazkeen titulu guztiak irabazi zituen: Olinpiar Jokoak, munduko txapelketak, Europakoak, eta Munduko Kopa. Eski mota teknikoetan espezializatu zen, baina lastertasun eskian ere nabarmendu zen. 1984an egin zuen debuta Munduko Kopan, 19 urterekin. 1987 eta 1989an slalom handia irabazi zuen; 1991n slalom handia; 1988an, Calgaryko Olinpiar Jokoetan, slaloma; 1994an, Lillehamer-ko Olinpiar Jokoetan, slaloma; eta azkeneko urte horretan, slalom handia berriro. Munduko Kopan berrogeita hamalau garaipen lortu zituen, eta lehiaketa irabazi zuen 1989, 1994 eta 1995. urteetan.