Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schmitt, Florent

Frantses musikagilea (Blâmont, 1870 - Neuilly-sur-Seine, 1958). Massenet-en eta Fauré-ren ikasle izan zen Parisko kontserbatorioan. 1900. urtean Erromako musikagintza sari nagusia irabazi zuen Semiramis kantataz. Ondoren Europan eta Ekialde Hurbilean ibili zen. 1922-24. urteetan Lyongo kontserbatorioko zuzendari izan zen, eta 1929-1939. urteetan musika gaietako erredaktore izan zen Le Temps egunkarian. Schmitten lan aipagarriak dira, besteak beste: XLVII Salmoa (1904); Salomeren tragedia (1907); Salammbô (1925); Sinfonia kontzertantea (1931); ganbera musika, pianorako musika eta kantuak.