Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schlieffen, Alfred

Alemaniar mariskala (Berlin, 1833 - Berlin, 1913). 1853. urtean Prusiako gudarostean sartu zen eta 1891. urtean Alemaniako estatu nagusiko buruzagi hautatu zuten. Garai hartan haren izena hartu zuen gerra plana (Lehen Mundu Gerran indarrean jarri zena) prestatu zuen, eta 1911n mariskal egin zuten.