Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rousset, David

Frantses kazetaria, idazlea eta politikaria (Roanne, 1912 - Paris, 1997). 1943-1945 bitartean Alemaniara deportatu zuten, eta han nazien hilketa sistema aztertu zuen, eta, oro har, kontzentrazio esparruetako unibertsoa. Azterketa horretatik sortu ziren l’Univers concentrationnaire (1946, Kontzentrazio esparruetako unibertsoa), les Jours de notre mort (1947, Gure heriotza egunak), Pour la vérité sur les camps concentrationnaires (1952, Kontzentrazio esparruei buruzko egia) lanak. Hainbat aldizkari eta egunkaritako lankide izan zen, hala nola Preuves, Arguments, la Revue internationale, le Monde, le Figaro. Bestalde, 1955ean Saturne aldizkaria sortu zuen. Isèreko diputatu izan zen 1968-1971 eta 1971-1973 urteen bitartean. Lan aipagarriak ditu, halaber, Sur la guerre: sommes-nous tous en danger de guerre nucléaire? (1987, Gerrari buruz: gerra nuklearraren arriskuan al gaude guztiok?) saiakera geopolitikoa eta Une vie dans le siècle (1991, Bizitza bat mendean) kontakizun autobiografikoa.