Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roux, Emile

Frantses sendagilea (Confolens, 1853 - Paris, 1933). Pasteur-en laguntzaile izan zen. Bakteriologiaren aurrerapenerako oinarrizko ikerlanak egin zituen. Kolera gaitza oiloekin aztertu ondoren amorrua ikertu zuen. Difteria-toxina aurkitu zuen 1889an, eta gaitza seroterapiaren bidez sendatzeko ahaleginak egin zituen lehen osagilea izan zen (1894). Pasteur institutuko zuzendariordea izan zen 1896. urtetik aurrera, 1904an zuzendari izendatu zuten arte.