Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reverdy, Pierre

Frantses olerkaria (Narbonne, 1889 - Solesmes, 1960). 1910. urtean Parisen bizilekua hartu, eta kubismo eta surrealismoaren inguruan biltzen ziren Picasso, Braque, Jacob eta Apolinaire-ren adiskide izan zen. Solesmes-ko abatetxetik hurbil zegoen etxe batera erretiratu zen 1925ean, bakarrik bizitzeko asmoz, otoitz egitera eta idaztera. Obra nagusiak: La lucarne ovale (1916, Argizulo obala), La guitare endormie (1919, Loak hartutako gitarra), Écumes de la mer (1926, Itsasoko bitsak), Ferraile (1937, Txatarra) eta Le chant des morts (1948, Zenduen kantua).