Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Revueltas, Silvestre

Mexikar biolinista eta musikagilea (Santiago Papasquiaro, 1899 - Mexiko, 1940). Mexikon egin zituen ikasketak, eta geroago, Estatu Batuetan. 1929. urtean Mexikoko orkestra sinfonikoko zuzendari laguntzaile izendatu zuten. Biolin eta ganbera musika irakasle izan zen Mexikoko kontserbatorioan. Revueltasen musika hunkigarria eta adierazkorra da, eta herri musikaren mamia adierazten du. Lan aipagarriak dira: poema sinfonikoak: Esquinas (1930); Colorines (1932); Janitzeo (1933); Sensemayá (1938); balletak: El renacuajo pescador (1935) eta La coronela (1939); F. García Lorcan oinarritutako Homenaje a García Lorca (1935) eta 7 canciones de García Lorca (1938); filmetarako musika, harizko tresnetarako kuartetoak eta kantuak.