Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reuter, Fritz

Alemaniar idazlea (Stavenhagen, Mecklenburg-Schwerin, 1810 - Eisenach, 1874). 1836. urteko manifestaldi iraultzaileetan parte hartu izanaz salaturik, hasieran hiltzera kondenatu bazuten ere, 30 urteko espetxe zigorra eman zioten. 7 urteren buruan kalean zen eta administratzaile, institutuko eta unibertsitateko irakasle izan zen hurrenez-hurren. Alemaniako giroa islatzen zuten eleberriak eta autobiografiak idatzi zituen batez ere. Obra garrantzitsuak: Ut de Franzosentid (1859, Frantses okupazio garaiko oroitzapenak), Ut mine Festungstid (1862, Nire espetxealdia) eta Ut mine Stromtid (1862-1864, Administratzaile nintzenean).