Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reuther, Walter Philip

Estatu Batuetako sindikalista (Wheeling, Virginia, 1907 - Pellston, Michigan, 1970). United Automobile Workers sindikatuko lehendakaria izan zen. Congress of Industrial Organizations (CIO) sindikatuko lehendakariorde izan zen 1946. urtetik 1952. urtean CIOko lehendakari hautatu zuten arte. Sindikatuen arteko batasuna bultzatu zuen 1955. urtetik aurrera. Urte horretan bertan Amerikako Lan Federazioa-Industria Sindikatuen Kongresua (AFL-CIO) sindikatu berriko lehendakariorde izendatu zuten. 1967an dimisioa aurkeztu zuen, bere ustetan Meany sindikatuko lehendakariaren jokaera moderatuegia zelako.