Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rey, Fernando

Espainiako zinema antzezlea (Coruña, 1917 - Madril, 1994). Hasieran, frankismoaren zinemaren moldean historiako filmak eta galai paperak egin zituen. Gero, film kritikoagoetan lan egin zuen Berlangarekin eta Bardemekin. Luis Buñuelekin egin zituen lau filmetan antzezpen bikainak egin zituen, ospe handia eman ziotenak: Viridiana (1961), Tristana (1970), Le Charme discret de la bourgeoisie (1972, Burgesiaren xarma zuhurra), Cet obscur objet du désir (1977, Desira-gai ilun hori). Geroztik, nazioarteko film askotan lan egin zuen. Telebistarako egin zituen lanen artean Gutiérrez Aragón-en El Quijote telesaila du aipagarriena. Filmak: Esa pareja feliz (1951, Bikote zoriontsu hori), Sonatas (1959), Falstaff (1966), French Connection (1971), La Mort en direct (1980, Heriotza zuzenean), Padre nuestro (1985, Gure aita), Diario de invierno (1988, Neguko egunkaria).