Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reus

Kataluniako hego-ekialdeko hiria eta Baix Camp eskualdeko hiriburua, Tarragonako probintziaren ipar-ekialdean, kostaldetik 10 km-ra. 83.251 biztanle. Errepide eta burdinbidegune garrantzitsua. Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, nekazaritzarako makineria, kimika industria, plastikogintza, zapatagintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Arteari dagokionez, aipagarriak dira San Pere de Rodako prioretxe eta eliza gotikoa, Prim-Rull museoa eta Gaudi auzo modernoa. Reusko hiria XIII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz. 1750. urtean ingeles kolonia bat finkatu zen han eta orduan hazi zen hiriko merkataritza.