Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quine, Willard Van Orman

Estatubatuar filosofoa (Akron, Ohio, 1908). Logika matematikoan egindako lanagatik eta ezagutzaren teoria gisa pragmatismoari egindako ekarpenengatik ezaguna. Oberlin Collegen eta Harvardeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Harvarden irakasle izan zen. Quinek dio hizkuntza erabiltzeko moduak zehazten duela zer motatako gauzak existitzen diren esan beharra. Era batera eta ez bestera hitz egiteko justifikazioak, ideia sistema bat eta ez beste bat hartzeko justifikazioak bezala, agerpen erabat pragmatikoa da Quinerentzat. Halaber, Quine ezaguna da baieztapen sintetikoen (proposizio enpirikoak edo gertaeretan oinarrituak) eta baieztapen analitikoen (proposizio derrigorrez egiazkoak) arteko banaketa tradizionala kritikatzeagatik. Quinek multzoen teoriari –klaseen arteko harremanarekin zerikusia duen matematika logikoaren adar bati– egin dizkio bere ekarpenik nagusiak. Lanik aipagarrienak: Logika matematikoa (1940); Ikuspegi logiko batetik (1953); Hitza eta objektua (1960); Multzoen teoria eta bere logika (1963); eta Esentziak: filosofia hiztegi bat tarteka (1987).