Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quinn, Anthony

Estatu Batuetako antzezlea (Chihuahua, Mexiko, 1915 – Boston, 2001). Antzerkian lan egin zuen Mexikon; 1936an hasi zen Estatu Batuetako zineman lanean, Cecil B. De Milleren bi filmetan: Buffalo Bill (1937) eta The Bucaneer (1938, Bukaneroa). 1947 arte bigarren mailako paperak egin zituen, gehienetan indiarrarenak edo mexikarrarenak. Bi Oscar eskuratu zituen, bigarren mailako antzezleari zegozkionak, Elia Kazanen Viva Zapata! (1952) filmagatik bata eta V. Minelliren Lust For Life (1956 Bizi gogoa) filmarengatik bestea. 1972an autobiografia bat idatzi zuen, The Original Sin (Jatorrizko bekatua). Film nagusiak: The World in His Arms (1952, Mundua bere besoetan), La strada (1954, Karrika), Wild is The Wind (1957, Haize zakarra), Last Train from Gun Hill (1959, Gun Hill-go azken trena), Warlock (1959), Lawrence of Arabia (1962), Zorba the Greek (1964, Zorba greziarra), A High Wind in Jamaica (1965, Haize handia Jamaikan), The Children of Sanchez (1978, Sanchezen seme-alabak).