Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quincke, Georg Hermann

Alemaniar fisikaria (Frankfurt an der Oder, 1834 - Heidelberg, 1924). Isurkarien molekula indarraren azterketak egin zituen eta endosmosia aurkitu zuen. Argi irraden interferentziei eta errefrakzioari buruzko lanak egin zituen, eta akustikan soinuen uhin-luzera neurtzeko hodiak asmatu zituen.