Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quine, Richard

Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Detroit, 1920 - Los Angeles, 1989). Artista familia batean jaio zen, eta hamaika urte zituela hasi zen lanean. Zenbait komedia musikaletan kantu eta dantza egin ondoren, Blake Edwars-ekin lan egin zuen, Frankie Laine, Mickey Rooney eta gisako antzezleekin. 1954an bi film beltz egin zituen, Drive a Crooked Road eta Pushover. Gero beste generoak ere landu zituen: musikala, My Sister Eileen (1955, Nire ahizpa Eileen), komedia, The Solid Gold Cadillac (1956, Urrezko Cadillaca), komedia erromantikoa, Bell, Book and Candle (1958) eta melodrama, The World of Suzie Wong (1960, Suzie Wong-en mundua). Azkenaldian telebistarako lan egin zuen baina ez zion ordu arteko mailari eutsi.