Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quinault, Phillippe

Frantses idazlea (Paris, 1635 - Paris, 1688). Antzerki lanak idatzi zituen gehienbat. 1653an idatzi zuen lehenengo lana, Les Rivales (Aurkariak), arrakasta handia izan zuena. Calderón, Th. Corneille, Rotrou, Racine eta beste antzerkigile batzuen eragina nabarmena da haren antzerki lanetan. Hasieran komediak idatzi zituen: La Comédie sans comédie (Komediarik gabeko komedia); Le Fantôme amoureux (Mamu maitemindua); La Mère coquette (1665, Ama pinpirina). Gero tragediak idatzi zituen: Astrate (1665), Pausanias (1668), Bellérophon (1671). 1672az geroztik operako libretoak idatzi zituen Lully musikagilearentzat: Alceste (1674), Proserpine (1680), Amadis de Gaule (1684), Roland (1685)…