Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri

Zipre eta Jerusalemgo bi erregeren izena.  v Petri I.a. Zipreko eta Jerusalemgo erregea 1359-1369 urteetan (Nikosia, 1329 - ?,1369). 1361ean Antaliako hiria kendu zien musulmanei eta 1365ean Alexandria hartu zuen. Hil egin zuten.  v Petri II.a. Zipreko eta Jerusalemgo erregea 1369-1382 urteetan (Nikosia, 1354 - ?, 1382). Petri I.aren semea zen. Gorabehera handiak gertatu ziren Zipren Petri II.a adin nagusira iritsi zen bitartean. Aragoiko Petri IV.aren laguntza izan bazuen ere, genoarren eskuetan utzi behar izan zuen Famagustako hiria 1373an. 1377an, Valentina Visconti Milango dukearen alabarekin ezkondu zen.