Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pedrolo, Manuel de

Katalan idazlea (L'Aranyó, Lerida, 1918 - Bartzelona, 1990). Esser en el mon (1948, Munduan izan) poema bildumari esker ezagun egin ondoren, antzerkia, eta bereziki, kontakizunak lantzeari ekin zion. Eleberri nagusiak: Mr. Chase, podeu sortir (1953, Mr. Chase, irten zaitezke), Avui es parla de mi (1966, Niri buruz hitz egiten da gaur), Un cami amb Eva (1968, Evarekin bide bat), Des d´uns ulls de dona (1972, Emakume begietatik), Detall d´una acció rutinària (1975, Eguneroko jarduera baten xehetasunak), Baixeu a recules i amb les mans alçades (1979, Bizkarrez jaitsi eta eskuak altxatuta), Tot o nul (1988, Dena ala ezer ez). Zentzugabetasunean oinarritutako antzerkia landu zuen: Homes i no (1975, Gizonak eta ez), L´ús de la matèria (1976, Materiaren erabilera), D´ara a demà (1982, Oraindik bihar arte). Sari asko irabazia da. Itzulpengintzan ere lan handia egin zuen.