Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri

Hungariako erregea 1038-1046 urteetan (?, 1011 - 1046). Ottone Orseolokoaren eta Estebe I.aren arreba Maria Hungariakoaren semea zen. 1038an bere osabaren lekua hartu zuen. Hungariatik egotzi zuten (1041) Samuel Aba paganoen buruzagiak bultzaturiko iraultzaren ondorioz. Aginpidea lortu zuen berriro Henrike III.a Germaniako enperadorearen laguntzaz (1044), baina etsaiek hil zuten eta Andres I.ari eman zioten erregetza.