Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri

Moldaviako bi printzeren izena.  v Petri I.a. Moldaviako printzea 1375-1391 urteetan (1391n hila). Hungariarrei aurre egin zien Poloniako Ladislao II.aren laguntzarekin, eta haren arrebarekin ezkondu zen.  v Petri Rares. Moldaviako printzea 1527-1538 eta 1541-1546 urteetan (1546an hila). Estebe IV.a Handiaren semea zen eta bere bi anaia Bogdan eta Esteberen erreinaldiaren ondoren egin zen printze. 1530ean poloniarrek menderatu zuten eta 1538an turkiarrek kargutik kendu zuten, baina 1541ean berriro aginpidean ezarri zuten.