Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri

Montenegroko bi printzeren izena.  v Petri I.a Petrovitx Njegos. Montenegroko printze-apezpikua 1782-1830 urteetan (Njegos, Montenegro, 1747 - Cetinje, 1830). Bere osaba Savaren ondorengo izan zen. Errusiarren alde borrokatu zen turkiarren aurkako gerran eta frantsesen aurkako gerran (1797-1814). 1814an Austriaren mendean geratu zen Kotorreko hiritik frantsesak kanporatzen ahaleginak egin zituen. Berak aginduta argitaratu zen Montenegroko zuzenbidearen lehen kode idatzia (1798).  v Petri II.a Petrovitx Njegos. Montenegroko azken printze-apezpikua 1830-1851 urteetan (Njegos, Montenegro, 1813 - Cetinje, 1851). Bere osaba Petri I.aren ondorengo izan zen. Montenegroko leinuen arteko borrokak amaitzearren leinu horietako ordezkariek osatutako senatu bat sortu zuen (1831). Poema dramatiko bat argitaratu zuen, Mendiko ereinotzak; XVIII. mendean montenegrotarren eta turkiarren artean izandako borrokak kontatzen ditu obra horretan.