Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Otoko herriak

Arabako udalerri ohia, 1975. urteaz geroztik Gasteizko hiriaren eremuen barne dagoena (Arabako Lautada). Oto Goien, Oto Barren eta Martioda herriguneek osatuak ziren Otoko herriak, gazteleraz Hueto Arriba eta Hueto Abajo (76 biztanle). Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendean galdu zen euskara. Laborantza (garia, garagarra) eta abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak.