Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kunene, Mazisi

Hegoafrikar poeta (1950). Nataleko Unibertsitatean lizentzia lortu ondoren, zulu literaturako ikasketak egin zituen Londresen, Sortalde eta Afrikar Ikaskuntzetarako Eskolan. 1958-1962 bitartean Lesothoko Unibertsitateko Afrikar Ikaskuntzetako buru izan zen. Hegoafrikatik kanpo ere eskolak eman ditu, eta Afrikako Kongresu Nazional alderdiko ordezkari izan zen Europan eta Estatu Batuetan. Lan aipagarrienak: Zulu Poems (1970, Olerki zuluak); The Ancestors and the Sacred Mountain (1982, Arbasoak eta Mendi Sakratua); Emperor Shaka the Great (1979, Shaka Handia enperadorea); Anthem of the Decades (1981, Hamarkadetako ereserkia).