Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kumulu

iz. Meteor. Mendi edo globo itxurako hodei mota lodia, kolorez grisaxka edo zuria. Ertz biribilduak eta zehatzak izaten ditu. Lurretik 460-2.000 m bitartean eratzen dira. Kumulu-kumuluek askotan giro ona ekartzen dute, baina beste hodei mota batzuk ere ekar ditzakete, euri eragileak, kumuluninboak esate baterako.  v  Izar-kumulua. Sistema bereko argizagi askoz osatutako multzoa; erdigune baten inguruan dabilena (globularra) edo erdiguneak multzoan erakar indar handirik ez duena (irekia).  v  Galaxia-kumulua. Hainbat galaxiaz osatutako multzoa.