Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kung Tzu-chen

(Pinyinez Gong Zuzhen edo Gong Dingan). Txinar idazlea eta poeta (Hnag-Chou, Chekiang-ko probintzia, 1792 - Nanking, 1841). Ch’ing dinastiaren administrazioan lan egin zuen, eta militarra ere izan zen. Berritzailea zen, eta bere izkribuek eragin handia izan zuten Ch’ing dinastiaren berrikuntza mugimenduan, bere garaian, intelektualen artean izan ezik, ondo hartu ez bazuten ere. Oso paper garrantzitsua jokatu zuen Britainia Handiak Txinarekin izan zuen opioaren gerran. Prosako estilista gisa ospe handia lortu bazuen ere, tz’u poesia lirikoan izan zen maisu; zenbait bertso bilduma argitaratu zituen; aipagarriena Chi-hai tsa-shih (1839, Askotariko bertsoak) da.