Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kun, Bela

Hungariar politikaria (Szilagycsen, Transilvania 1886 - SESB, 1939 inguruan). Karolyi kondearen gobernuak aginpidea utzi zuenean, komunisten eta sozialdemokraten arteko koalizio gobernu baten buru jarri zen. Sozialismoa ezarri zuen, eta Gudaroste Gorria antolatu. Eslovakiari eraso zion, baina aliatuek alde egitera behartu zuten. Kontrairaultza bat izan zen beraren aurka eta, Errumaniako gudarostea Hungaria hartzekotan zela, aginpidea utzi behar izan zuen eta SESBera ihes egin (1920). Stalinek trotskistatzat jorik, kartzelan edo Siberian hil bide zen.