Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Küng, Hans

Suitzar idazlea (Sursee, 1928). Filosofia eta teologia ikasketak egin zituen Erromako Unibertsitate gregorianoan. Apaiz egin zen 1955ean, eta ikasketak sakondu zituen Parisko Sorbonan eta Institutu Katolikoan. 1960an, Tubingako Unibertsitatean, teologia katedradun izendatu zuten. Urtebete lehenago, Joan XXIII.ak Vatikano II.aren laguntzaile ofizial izendatu zuen, eta kargu horretan jardun zuen Kontzilioaren bukaera arte. 1963tik 1980ra irakasle aritu zen Tubingan, eta Ikasketa Ekumenikoen Institutua sortu eta zuzendu zuen han. 1980an alde batera utzi zuen ohiko katedra, eta teologiako bat sortu zuen: Concilium. Lan aipagarrienak: Elizaren egiturak (1965); Eliza (1968), Zintzotasuna eta egiatasun. Elizaren etorkizunaren inguruan (1970); Kristauaren askatasuna (1975); Kristau izatea (1977); Existitzen al da Jainkoa? (1979); Betiko bizitza (1983); Itxaropenari eutsi. Eliza berritzeko idazkiak (1993); Judaismoa. Iragana, oraina eta geroa (1993); Kristau pentsalari handiak. Sarrera txiki bat teologiari (1995); Mundu etika baterako proiektua (1995). Egungo pentsamendu katolikoaren teologo aipagarri eta eztabaidatuenetako bat da Küng, eta katolikoen zein protestanteen onespena jaso du, Vatikanoaren aurkakotasuna gorabehera.