Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hofmann, August Wilhelm

Alemaniar kimikaria (Giessen, 1818 - Berlin, 1892). Londresko Kimika Eskolako zuzendaria eta Berlingo unibertsitateko irakasle izan zen. Bonn-en eta Berlinen laborategiak antolatu zituen. Kimika organikoari buruzko lanak egin zituen. Bentzenoa eta anilina bakartu zituen harrikatzaren alkaternatik. Beste lanen artean, amidak amina bihurtzeko prozesua (Hofmann-en erreakzioa) eta lurrundura-dentsitateen bitartez isurkarien pisu molekularra lortu ahal izateko metodoa asmatu zituen. Alemaniako Kimika Elkartearen sortzaileetako bat izan zen (1867).