Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hoffman, Dustin

Estatubatuar antzezlea (Los Angeles, 1937). Antzerki antzezlea izan ondoren, M. Nichols-en Graduatua (The Graduate, 1967) filmean egin zen ezagun. Harrezkero film askotan esku hartu du; besteak beste: Midnight Cowboy (1969); Little big man (1970); Lastozko zakurrak (The Straw Dogs, 1971); Lenny (1975); Kramer vs. Kramer (1979, Oscar saria Hoffmannn-en antzezlanari); Rain Man (1988); Billy Bathgate (1991), Eztanda (1995).