Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hoffmann von Fallersleben, August Heinrich

Alemaniar olerkari eta filologoa (Lüneburg, 1798 - Westfalia, 1874). Alemaniako hizkuntza eta literatura irakasle izan zen Breslau-n (1823). Filologia lanak idatzi ondoren, olerki satirikoak argitaratu zituen: Kantu apolitikoak (1840-1841, Unpolitischen Lieder). Poema haiek zirela eta, kargua kendu zioten, administrazioari irain egiten ziolako. Alemaniarren batasunaren aldeko sutsua, Hoffmann ezagunagoa da bere 37 kantu Alemania gaztearentzat (1843, 37 Lieder für das junge Deutschland) bildumagatik, batez ere haietarik den Deutschland, Deutschland über alles (Alemania, Alemania ororen gainetik) olerkiarengatik, hura izan baitzen, Franz Joseph Haydn-en musikaz lagundurik, Alemaniako ereserkia Hitler-en III. Reich garaian. Gaur egun, ahapaldi hori kenduta, beste guztiak ditu Alemaniako ereserkiak.