Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hogan, Ben

Estatubatuar golf jokalari profesionala (Dublin, Texas, 1912 - 1997). Hirurogeitik gora txapelketa irabazitakoa eta golfaren historiako jokalari onenetako bat. Lau aldiz irabazi zuen Estatu Batuetako irekia (1948, 1950, 1951, 1953), bitan Professional Golfers' Association lehiaketa (1946, 1948), bi aldiz Masterra (1951, 1953), eta behin Britainia Handiko irekia (1953). 1940-1942 bitartean eta 1946-1948 bitartean diru gehien irabazi zuen estatubatuar golf jokalaria izan zen.