Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hofstadter, Robert

Estatubatuar fisikaria (New York, 1915 - Stanford, 1990). New York eta Princetonen egin zituen fisika ikasketak. 1943-1946 bitartean Norden Laboratory Corporation enpresarentzat lan egin zuen, eta 1950ean, Princeton eta Standfordeko unibertsitateentzat. Standforden, hogeita hamasei urterekin, fisikako katedra lortu zuen. 1967-1974 bitartean energia handiko fisikako laborategiko zuzendari izan zen, unibertsitate hartan bertan. 1948an dirdirak neurtzeko tresna bat asmatu zuen, talioak aktibatutako sodio ioduroa erabiliz. Stanforden, pittin bat azeleratutako eta bere ibilbidean nukleoak tartekatuz barreiatutako elektroiak erabili zituen haien egitura aztertzeko. Bere lanetan oinarrituta, mesoien existentzia iragarri zuen. 1961ean Fisikako Nobel saria jaso zuen.