Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernández Mendizábal, Tomás

Gipuzkoar pintore, eskultore eta kartelgilea (Donostia, 1940). Kartelgile gisa nabarmendu da batez ere Hernández Mendizábal (Donostiako jazzaldia, Donostiako estropadak, Tolosako inauteriak…). Bere lanen erakusketa ugari egin zituen 1966-1982 bitarteko urteetan Euskal Herrian, Espainiako estatuan, Frantzian eta Alemanian zehar. Azken urteotan egindako lanak bilduz erakusketa bat egin zuen 1998an Zarautzen eta Tolosan, betiere bere lanaren ezaugarri nagusia izan den gaien aniztasuna nabarmendu zuena. Eskulturari dagokionez, epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen Tanti Potto lanarekin, Donostiako Udalak Pasealeku Berrian eskultura bat kokatzeko antolaturiko zuen deialdian. Kartelgintzaren alorrean, azken urteetan berak jarraitu du Tolosako Inauteriak iragartzen dituen kartela egiten eta Donostian inauteriaren inguruan ospatzen diren hainbat jaitan ere eragile eta koordinatzaile lanetan jardun du.