Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernández Arsuaga, Javier María

Gipuzkoar txistularia eta musikagilea (Donostia, 1940). Donostiako Musika Kontserbatorioko txistu irakasle izana. Andoaingo Txistu Eskolan dihardu azken urteotan, baita herriko txistulari taldearen zuzendari lanetan ere. Zortzikoak, arin-arinak eta biribilketak ondu ditu txistu bandarako. Obra nagusiak: Gora ezazute, Jauna, Goizueta, Aldapeko, Aizkorrin´n Goizaldea eta Minueto en do (harizko orkestrarako obra).