Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernández, José

Argentinar olerkaria (Perdriel, San Martin, 1834 - Buenos Aires, 1886). Kazetaria eta politikoa izan zen; bere herrialdeko gatazka politikoetan –zenbaitetan armak aldean zituela– esku hartu zuen. Brasila erbesteratu zen. Txikitan biriketako eritasun batek jo zuen eta panpa aldean bizi behar izan zuen zenbait urtez eta bertatik ezagutu zuen gautxoen bizitza gogorra. José Hernández Argentinako poeta nazionala izatera eraman duen Martín Fierro (Matxin Burdin, Tx. Jakakortajarenak euskaratua) hain zuzen ere, gautxoei buruzko poema epikoa da. Herriaren kontzientzian hain errotua den epopeia hori bi zatitan argitaratu zen: El gaucho Martín Fierro (1872) eta La vuelta de Martín Fierro (1879). Beste zenbait obra idatzi zituen, hauen artean La instrucción del estanciero (1882), landetako bizitzari buruzko ezagutza zuzena adierazten duena.