Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernández i Pijuan, Joan

Katalan margolari eta grabatzailea (Bartzelona, 1931 - 2005). Bere lehen obrak abangoardia espresionistaren bidetik egin zituen, eta mugimendu horri jarraituz, Sílex izeneko taldea sortu zuen J. Planell eta E. Alcoy-rekin batera. 1960ko hamarraldiaren erdialdera figurazio geometrikorantz garatu zuen bere artea. Horren adibide garbia da Lau omenaldi Luca Pacioliri (1965) lana. Harrezkero, bere obretan soiltasunerako bidea hartu zuen etengabe. Zenbait adituk Mondrianen lanekin konparatu izan dituzte bereak, Mediterraneoko argitasunaren eta alemaniar-austriar soiltasunaren artekoak baitira. Lan monokromatiko ugari egin zituen, Segarrako oroitzapena (1991) kasu, baina ez dira halere minimalistak.