Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernández Ascunce, Leocadio

Nafar organ-jotzaile, musikagile eta idazlea (Iruñea, 1883 - Iruñea, 1965). Apaiza zen eta Tuterako (1908), Kalagorriko (1911), Burgosko (1922) eta Iruñeko (1939) katedraletako organo-jotzailea izan zen. Erlijio musika landu zuen nagusiki: moteteak, salbeak, mezak eta ereserkiak. Bestalde, Elementos de canto gregoriano, Los cantorales de la Catedral de Burgos, El cancionero navarro eta La polifonía del siglo XII. liburuak idatzi zituen.