Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hernández Asiain, Eduardo

Nafar biolin-jotzailea, jatorriz kubatarra (Habana, 1911). Habanan eta Madrilen egin zituen biolin ikasketak eta 19 urte zituela Sarasate saria irabazi zuen. Donostiako Udal Musika Kontserbatorioko katedra irabazi zuen 1942. urtean eta Londresen jarraitu zituen biolin ikasketak. Espainiako Orkestra Nazionaleko biolinista eta Espainiako Irrati-Telebistako Kuarteto Klasikoko lehen biolinista izendatu zuten 1967. urtean. Espainiar estatuko biolinista handienetakotzat hartua da. Errepertorio zabala du, eta bereziki txalotuak izan dira Sarasateren obren interpretazioak, konpositore horren musika jotzen bera baita espezialistarik goraipatuena. 1984an, esaterako, Nafarroako hainbat erakundek hala eskatuta Sarasateren hamabost obra grabatu zituen.