Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goñi Erize, Fernando

(“Goñi III” deitua). Nafar pilotaria (Iruñea, 1973). 1998an debutatu zuen profesional bezala, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Afizionatu bezala, besteak beste, Espainiako lau t’erdiko txapelketa irabazi zuen 1994an, Nafarroako buruz burukoa 1995ean eta, eskuz binakako Nafarroako txapelketa eta Espainiako Errege Kopa irabazi zituen 1997an. Aspe enpresari lotutako atzelaria da.