Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goñi Gaztambide, José

Nafar ikertzailea eta historiagilea (Arizaleta, 1914 - 2002). Giza zientziak eta Filosofia ikasketak egin zituen Iruñean. Geroago teologian lizentzia lortu eta elizaren historian doktoretza Erromako Unibertsitate Gregoriotarrean. Príncipe de Viana, Hispania sacra, Anthología Anua, Revista española de Derecho canónico aldizkarietan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak. Lan ugari egin zituen, elizaren historiari buruzkoak batez ere.