Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goņi Matxiņena, Oscar

(“Goņi I” deitua). Nafar pilotaria (Atarrabia, 1967). 1992an egin zuen debut profesionala bere herriko pilotalekuan, afizionatu bezala, 1988ko Sub-22 mailako Munduko Txapelketan txapeldunorde izan eta, besteak beste, 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu ondoren. Aspe enpresari lotutako aurrelaria da, eta lau t’erdiko binakako txapelketan txapeldunorde izan zen 1997an.